El Cortijo pilota txapelketa famatuko bi finaletan Erreka elkarteko ordezkariak nagusitu ziren irailaren 9an. Lau terdiko txapelketako final ean Errekako Iraola almandoztarrak 22-21 irabazi zion Alvaro Gomez errioxarrari, 470 euro, 3 botil ardo eta bi lagunendako afaria eskuratuz. Pilotaririk onenaren saria ere eskuratu zuen. Kadete mailako finalean Errekako Aiestaran eta Iraolak 22-.12 irabazi zieten Errioxako Aser eta Lucas-i.