Gertaera kuriosoarekin hasi zen irailaren 2an basurde-sasoia. Argazkiko basurde tzar horrek (115 kilo) lan ederrak eman zizkien herriko hainbat ehizturiri denboraldiaren lehen egunean.
Gorospilen jo zuten tiroz arratsalde partean basurdea baina ez zuten hiltzea lortu. Zauritua, Urritzokieta auzoraino jautsi zen, errekaz erreka. Sainduneko Bordako zubian auzotar bat ikusi eta zuzen-zuzenean beregana jokatu zen, jo eta lurrera botaz. Handik herrira segitu zuen ibilbidea eta Beolaldea auzoan bertze auzotar bat kolpatu zuen.
Azkenean, herriko gazte batek hil zuen tiroz, depuradora ondoan. Bi herritarrek zauri arinak izan zituzten eta errekuperatzea lortu dute. Hala ere, sustoa ez die inork berehalakoan kenduko.