14 haur berrirekin hasi da ikasturtea Landagain Eskolan

Joseba eta Nerea 2006ko irailaren 18a

Hiru urteko hameka haurrek hasi dute ikasturte berria. Aitor AROTZENA

Familia ederra sartu zen Landagain eskolan joan zen irailaren 8an. Aspaldiko partez, hiru urteko 11 haurrek hasi zuten ikasturte berria eta bertze hiru gehiago hasi ziren bertze mailetan. Urte aunitz ziren hainbertze haur batera hasten ez zirela. Guztira 51 ikasle ditu momentuotan Etxalarko eskolak. Hauexek dira hasiberriak: Goietxeko Unai Arburua, Errekaldeko Igone Arrosamena, Lekuederko Etxahun Azkarraga, Mikelestoneko Koldo Bizente, Sarobeko Enaut Jauregi, Eguzkitzako Janire Telletxea, Dariavanesa Touren, Irati Elizalde, Amaia Etxeberria, Markel Etxarte, Aiert Irigoien. Bertze hiru brasildar ere hasi ziren: Rafaela, Marta Amada eta Eduarda, lau, sei eta zazpi urtekoak.

Joxe Mari Remirok segituko du zuzendari. Irakasleak berriz honakoak: haur hezkuntzan, 3 eta 4 urtekoekin Ainhoa Larretxea goizez eta Idoia Bereau arratsaldez. Lehenbiziko zikloan, 5 urtekoekin, Junkal Altzuguren. Bigarren zikloan Joxe Mari Remiro eta hirugarren zikloan Aintzane Ollokiegi. Ingeles irakaslea , Izaskun Urbieta izanen da.

Ikasturteko berrikuntzen artean 5 urteko haurrak ez direla hiru eta lau urtekoen gela berean egonen aipatu behar da. Aurten lehenengo ziklokoekin batera egonen dira eskolako goiko pisuan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun