Duela 4 urteko datuekin konparatuz, ttikienetan, matrikula % 23 hazi da

Joxemanuel IRIGOIEN 2006ko irailaren 18a

Sortze-tasaren hazkundeari batez ere, eta etorkinen etorrerari zor zaio matrikula kopuruen suspertzea Aitor AROTZENA

Buelta eman zaio ikasle kopuruen gainbeherari

Badirudi definitiboki irauli egin dela ikasle kopuruen gainbehera. Eskualdeko hezkuntza-maila guztiak kontuan hartuta ere, bilakaera doi-doi positiboa da lehen aldiz. Orain dela 4 urteko datuekin erreferentzia hartuz, %1,2 hazi da ikasleen kopuru absolutoa Baztan, Bortziriak, Leitzaldea, Malerreka eta Urdazubi-Zugarramurdin. Gorakada 3 eta 5 urte bitarteko ikasleen kopuruan nabarmentzen da gehien (%23) eta Lehen Hezkuntzan (6-11 urteak) eta Bigarren Hezkuntzan (12-16 urteak) bilakaera negatiboa da oraindik duela 4 urteko datuekin konparatuz; -%4 eta -%15 hurrenez hurren. Zoritxarrez, aurten ezin izan ditugu eskuratu Sara eta Senpereko daturik.

«Iaz baino ikasle gehiago daude eskualdeko ikastetxeetan, eta gehien-gehienak, D ereduan (euskaraz) ari dira ikasten». Horixe da ikasturte berriko matrikula-datuei begiratuz nabarmentzen ahal dena. Alde batetik jaiotze-tasaren hazkundea eta bertzetik etorkinen haurren presentzia gero eta handiagoa daude arrazoien artean. Atzera begiratuz, iduri du 2002-2003 ikasturtean gertatu zela inflexio puntua eta pixkanaka, ikasgelak betetzen ari dira berriz ere. Elizondoko San Fco. Javier ikastetxean, konparaziora, ikasgela gehiagoren premian dabiltza aitzinera begira.

D eredua nagusi ikasle guztien %93arekin

Euskara hutsean ikasten dutenen kopurua nagusi da Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko ikastetxeetan.Hala, D ereduen ikasten dutenenak %93 dira ikasturte honetan, A ereduan %4 eta falta de %3ak B ereduan daude (Berako Jesusen Bihotza ikastetxean). A eta B ereduen artean ez da apenas mugimendu nabarmenik azkeneko 4 urteotan.

Sara eta Senpereko ikastetxeetan, ordea, frantses hutsean ikasten dutenak dira gehiengo absolutoa

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun