Zuzendaritza batzordea berritzeko bilera eginen du Erreka elkarteak irailaren 16an

Aitor AROTZENA 2006ko irailaren 8a

Pilota taldekoak ongi ari dira Uharte-Iruñeko lau terdikoan

Erreka kirol elkarteko zuzendaritza batzordeak hurrengo irailaren 16rako, eguerdiko 12:30ean, Batzar Orokorrera deitu ditu bere bazkideak. Gai nagusia Zuzendaritza Batzordearen aldaketa izanen da. Gaur eguneko zuzendaritzaren legealdia bukatzen da eta ez segitzeko erabakia hartu dute. Beraz, bilera garrantzitsua izanen da, bertatik elkarteak hurrengo urteetan izanen duen zuzendaritza berria aterako baita.

Errekako pilotariak ongi Uharteko lau terdiko txapelketan

Erreka pilota elkarteko bide onean doaz Uharte-Iruñeko lau terdiko pilota txapelketan. Afizionatuen kategorian, Errekako Antton Aranburu oiartzuarrak 22 eta 9 irabazi zion Oberenako Xabier Etxeberriari. Errekako Iñaki Etxegarai beratarrak 22 eta 10 irabazi zion Oberenako Sotori eta Errekako Markel Etxebeste beratarrak 22 eta 9 irabazi zion Altsasuko Oihan Mendinuetari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun