Baztan Errekako XXVII. Laxoa txapelketaren finala abuztuaren 6an jokatu zen Oizko plazan. Txapelketa osoan partidurik ez zutelako galdu, Doneztebe A taldekoak, Felipe Ganboa, Luis Miguel Apezetxea, Patxiku Ganboa eta Jose Maria Anzizar faborito argiak ziren, baina aurkariek, Irurita B taldea osatzen zuten Jon Azkarate, Joseba Urtasun, Xabier Ripa eta Jesus Etxenikek, ordura arte maila ona erakutsi zuten eta ezustekoa gertatzen ahal zen. Zoritxarrez baztandarrentzat ez zen hala izan.
7-0ko partziala
Malerrekakoak partiduan berehala sartu ziren eta 7 jokotako aldea atera zuten, 7 eta 0 aitzinean jarri ziren. Orduan Iruritarrek burua altxatu zuten eta lehen jokoa eskuratu zuten. Hala ere Doneztebekoek gogor eutsi zuten eta ondoko jokua beraiena izan zen. Malerrekakoei joko bat bertzerik ez zitzaiela falta Iruritarrek bigarren joko bat eskuratu ahal izan zuten (8-2).
Azkenik Doneztebekoek partidua bukatzeko zuten bigarren aukera ez zuten alferrik galdu. Ordu bat pasata iraun zuen partidan 9 eta 2 nagusitu ziren. Aurtengoarekin Doneztebek lortzen duen hamaseigarren txapela da. Finalean erakutsitako mailari esker taldeko laurdena, Jose Maria Anzizar, partiduko jokalari onena izendatu zuten.
Bezperan, hirugarren posturako partida jokatu zuten Arraioz eta Irurita Ak eta azken hauek nagusitu ziren.
TXAPELDUNAK
1980 IRURITA
1981 DONEZTEBE
1982 DONEZTEBE
1983 OITZ
1984 OITZ
1985 DONEZTEBE
1986 DONEZTEBE
1987 DONEZTEBE
1988 OITZ
1989 DONEZTEBE
1990 OITZ
1991 IRURITA
1992 DONEZTEBE
1993 IRURITA
1994 DONEZTEBE
1995 DONEZTEBE
1996 DONEZTEBE
1997 DONEZTEBE
1998 DONEZTEBE
1999 ARRAIOZ
2000 DONEZTEBE
2001 ARRAIOZ
2002 IRURITA
2003 DONEZTEBE
2004 IRURITA
2005 DONEZTEBE
2006 DONEZTEBE