Senpereri buruzko informazio oparoa eskaintzen du Auñamendi entziklopedia

Franck DOLOSOR 2006ko irailaren 5a

Gure herriari buruzko xehetasun andana biltzen du berriki argitaratu den Auñamendi euskarazko entziklopediak. Artikulu interesgarriak daude bertzeak bertze Bernardo Estornesek egin duen entziklopedia hortan. Sarean ere irakur daiteken lan hunek gogoratzen du konparazione xistera Senperen sortu zela. Gaur, mundu osoan jokatzen da zesta punta. Bertzalde, izenaren inguruan Sanctus Petrus d‚Ivarren agertzen omen da 1233ko agiri historiko batean. Saint Pée d‚Ibarren aipatzen da 1763an. Izen horiek lotura dute dudarik gabe Ibarrun auzoaren izenarekin. Preseski, auzo hori Ibarre de Labort bezala agertzen da 1450an egin zen Nafarroako mapa batean. Frantziako iraultza garaian Senperek Beaugard izena hartu zuen.

Gaurko egunean, bortz mila lagun pasatxo bizi dira Senperen. Entziklopediaren arabera, 1718an 2.250 herritar ziren, 1975an 2.571, eta 1982an 3.042. Zenbaki hauek untsa erakusten dute gure herriak haunditasun bera izan zuela luzaz eta azken urteetan baizik ez dela azkarki haunditu. Auñamendi entziklopediaren arabera 1968an 2.422 lagun bizi ziren Senperen eta horietarik 2.050ek euskara mintzo zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun