Mugaz bi aldeetako 18 herrik parte hartzen dute eta bakotxetarik bi lasterkari izaiten dira Zazpi Fagoko itzuliaren egiteko. Kirol ekitaldi honetaz gain egun osoan eskulan eta bertze lekuko ekoizpenen azoka izaten da. Arratsaldeko 5etan abiatu ziren 36 lasterkariak beren zama bizkarrean zutela. Aurten Fernando Etxegarai beratarrak irabazi du lasterkaldia 38 minutu eta 36 segundutan eginez itzulia. Orain berak du lasterkaldi guzietako errekorra, joan den urtean Ramuntxo Lamothe saratarrak egindakoa 20 segunduan hobetu baitu. Bigarren, Igantziko Patxi Irazoki izan zen eta Etxalarko Iñigo Lasaga hirugarren. Nesketan, Maika Ariztegi iturendarrak irabazi du. Saratik zazpi lasterkarik parte hartu dute, Bernet Jakes 8garren, Balaire Alain 10garren, Saint Martin Beñat 19garren, Etchegaray Claude 20garren, Goyenetche Pierre 23garren, Lesage Michel 24garren eta Imaz Jeannot 25garren.
Xoko lehiaketa
Pleka trinketeak antolatutako 10 garren xoko lehiaketa uztailaren 29an bururatu zen. 120 pertsonek parte hartu dute finalak hirugarren mailatik hasiz maila hoberena arte jokatu ziren.
Emaitzak hauek dira :
3.maila: Camou Yvan (Urruña) irabazi Dibar Panpiri (Kanbo).
2.maila B: Saint Martin Beñat (Sara) irabazi Alfaro Amaiuren kontra (Angelu).
2.maila A: Vella Mikael (Sara) irabazi Lasaga Philippen kontra (Sara).
1. maila: Urdampilleta Bixente (Azkaine) irabazi Duperou Olivieren kontra (Urruña).
Mailaz kanpo: Aguirre Grégory (Urruña) irabazi Bideondo Jean Philippen kontra (Urruña).
Lehiaketa goxotasun osoan bukatzeko bazkaria antolatua izan da.