Cederna-Garalur elkarteak Alkaiagan duen enpresa zentroan emakumeei eta adintuei edo erretiratuei zuzendutako ikastaroak eginen dira irailaren 11tik 22ra. Ikastaro hauetan, oinarrizko Windows, Internet eta posta elektronikoa erabiltzeko ikasiko dute. 20 orduko ikastaroa doan izanen da eta klaseak bi ordukoak izanen dira: emakumeak 9:45etik 11:45era arituko dira eta erretiratuak eta adintuak 11:45etik 13:45era. Izen ematea, goizeko 10:00etatik 14:00etara 948 625122 telefonora deituz egin behar da.
Modu berean, adintuentzat eta erretiratuentzat ikastaro bera eskainiko da
Negozio ideien identifikazioa Elizondon
Bertze aldetik, Cederna-Garalurek, Empleate proiektuaren barrenean, negozio ideien identifikazioa ikastaroa antolatu du, Nafarroako Gobernuaren eta Europako Gizarte Fondoaren laguntzarekin. Irailaren 26 eta 28an eginen da Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean, 9:00etatik 14:00etara, baina ordutegia izena ematen dutenen arabera alda daiteke. Kurtsoa doanekoa izanen da eta kilometraia ordaintzeko dirulaguntza izanen da. Ikastaroaren edukiei dagokienez, sormena edo pentsamendu kreatiboa, sormenaren blokeatzea eta sormena desblokeatzeko teknikak eta negozio ideiak sortzeko teknikak landuko dira.
Izen ematea, Cederna-Garalureko Lan Orientazio Zerbitzuan egin behar da, 619 82929 edo 948 625122 telefonoetara deituz.