Joaldunen Eguna irailaren 16an ospatuko da

Arkaitz MINDEGIA 2006ko irailaren 5a

Goiz partean baserriz baseri ibiliko dira joaldunak. Arkaitz MINDEGIA

Larretxea eta Nazabal aizkolariak arituko dira

Irailaren 16an urtero bezala Joaldunen eguna ospatuko da Iturenen. Goizeko 7:30etarako joaldunak plazan elkartuko dira dena prestatzeko eta 10ak aldera joaldunen eta herriko trikitilarien ibilaldia egiten hasiko dira baserriz-baserri.

Goiz guztian baserrietan ibiliko dira eta baserritarrak urtero bezala ilusio haundiz hartuko dituzte bisitariak egun honetan. Pintxo goxo eta edari frexkoa denei banatzen dizkiete. 11:00etan herriko plazan artisauen azoka ikusgai egonen da.Eguerdian herrira jautsi eta herriari buelta eman ondoren 13:30ak aldera aizkora apostua izanen da Plazan. Aurtengoan Larretxea Nazabalen aurka arituko da. Ondotik bertsolarien txanda izanen da eta plazako guztia akitu ondotik, 15:00ak aldera, Herriko Etxeko sabaian bazkaria izanen dute. Lagunartean eta giro ederrean bazkaldu ondoren arratsalde eta gauez dantzaldia izanen da, Joaldunen egunari akabaila emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun