Errekaren Udako Kirol Eskola arrakastatsua

ttipi-ttapa 2006ko irailaren 5a

TTIPI TTAPA

Erreka Kirol Elkarteak, bertze urtetan bezala, Udako Kirol Eskola antolatu du. Denetara sei eta hamabi urte bitarteko 28 haur apuntatu dira eta bi taldetan banatuak kirol ezberdinak landu dituzte: futbola, saskibaloia, boleibola, beisbola… Astean hiru egunez bildu ziren Doneztebeko frontoian, 11:00etatik 12:00etara talde bat eta 12:00etatik 13:00etara bertzea. Monitoreak Maite Urreaga eta Noelia Ariztia doneztebarrak izan dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun