Joxe Irigoien alkatea abuztuaren 28an hil zen

ttipi-ttapa 2006ko ira. 5a, 10:02
TTIPI TTAPA

Joxe Irigoien Irungarai, herriko alkatea abuztuaren 28an hil zen, 67 urte zituela. Maria Jesus Perurenarekin ezkondua, hiru alaba eta seme baten aita zen. Duela urtebete eritasun larria diagnostikatu baldin bazioten ere, Herriko Etxean lanean segitu zuen Irigoienek. Jakina denez, joan den urtean, 2005eko maiatzaren 11n hartu zuen alkate kargua, zentsura-mozio baten ondorioz. Azkeneko udal hauteskundeetan, Jose Cruz Irigoien EAko zerrendan bigarren aurkeztu baldin bazen ere, Vicente Maylinekin batera taldea utzi zuen, independiente gisara aritzeko. PNVko bi zinegotzi eta PNVtik ateratako bertze bi zinegotzi independienterekin batera aurkeztu zuten mozioa eta EAko Ramon Etxebeste alkatetzatik kendu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun