Turista parrasta

Joseba eta Nerea 2006ko irailaren 5a

Etxalar uda partean turistez itoa egoten dela erratea ez da berria. Plaza bazterrak bisitariz beteak ikusten ditugu urtero eta, abuztuan batez ere, karrikan kotxea uzteko lekurik ere ez dugu harrautzen. Aurtengoa ez da salbuespena izan. Landaetxeak eta Etxalarko Benta %100eko okupazioarekin egon dira irail hasiera arte. Beti bezala, kataluniarrak, valentziarrak eta madrildarrak izan dira gehien etorri direnak. Baita Euskal Herriko hainbat lekutakoak ere. Denera 200 lagunek hartu dute ostatu herriko landaetxeetan. Begoña Iparragirre, Peruarnea landaetxeko arduradunak erran digunez, “jendeak ohitura hartua du etortzeko eta gehienek errepikatu egiten dute. Gure etxean urte batetik bertzera hartzen dute. Hilabete aunitz lehenago landaetxe guztiak beteak izaten ditugu”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun