Usategietako enkantea

Joseba eta Nerea 2006ko irailaren 5a

TTIPI TTAPA

Larunbatean, irailak 9, eginen da aurtengo Usategietako postuen subasta. Eguerdiko hamabietan hasita, 22 postu aterako dituzte enkantean, guztira 32.291 euroko balioarekin. Garestienak lehenengo sarea (2.851 euro), parapetoa (2.747 euro) hirugarren sarea (2.422 euro) eta laugarren sarea (2.259) izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun