Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak jakinarazi duenez, irailaren 1etik aitzinera, hildako aziendak biltzeko derrigorrezko zerbitzua abiatuko da. Zerbitzu hau nahitaezkoa da abeltzaintza esplotazioetako azienda klase guziak biltzeko. Horretarako, esplotazio guziek, behi-azienda eta zaldi aziendenak izan ezik, baimendutako kudeatzaileak bildu bitartean hildako aziendak uzteko edukiontzi bereziak izan beharko dituzte.
Erran behar da, joan den uztailaren 1etik abeltzaintza esplotazioetako jabeek subentzionatutako asegurua egiteko aukera dutela, Agroseguro sistemaren bitartez. Horretarako, ohiko aseguru etxeetara jo behar dute.
Poliza sinatu eta garantia hasten den artean hamabortz egun igarotzen direla kontuan hartuz, asegurua lehenbailehen sinatzea komeni da. Irailaren 1etik aitzinera, aziendak biltzen dituen kudeatzaileak, asegururik ez duten esplotazioei zuzenean fakturatuko die hildako aziendak biltzeko zerbitzua.
Informazio gehiagorako, 848 426601 telefonora edo Nekazaritza eta Abeltzaintza Departamentuko web-orrian, www.navarra.es helbidera jo behar da.