Nafarroako Gobernuak, Nekazaritza, Abelzaintza eta Elikadura Departamentuaren bitartez, 4,1 milioi euroko ditulaguntza eman du, mendialdeko abelzaintzarako azpiegituretan moldaketa lanak egiteko 2006garren urte honetan. Laguntza hau, ur-putzuak, askak, zerrakurak, ur-tuboak, hesi kanadiarrak eta bideak egin edo berritzeko bideratuko da, bertzeak bertze.
Eskualdeko herriei dagokienez, Arantzak 166.425 euroko dirulaguntza hartuko du, bideetan zahorra eta ormigoia emateko. Aurkeztutako aurrekontua 277.375 eurokoa zen. Areson ere, bideetan zahorra, ormigoia eta galipota emateko 71.020 euroko dirulaguntza hartuko dute, 118.368 euroko aurrekontu batetik. Baztanen, pistak ormigoiztatzeko eta ixtegiak eta zerrakurak egiteko 146.610 euroko dirulaguntza hartuko dute, 415.307 euroko aurrekontutik. Gainera, Loizuko hiltegian moldaketa lanak egiteko 33.389 euroko dirulaguntza izanen dute, 55.650 euroko aurrekontutik. Beintza-Labaienen, pista bat ormigoiztatzeko, askak eta bi hesi kanadiar egiteko 97.783 euroko laguntza hartuko dute, 162.972 euroko aurrekontutik. Beran, aziendentzako hiru ur putzu eta bi hesi kanadiar egiteko, 78.573 euroko laguntza hartuko dute, 130.955 euroko aurrekontutik. Donamarian, bidea ormigoiztatzeko 142.902 euroko dirulaguntza jasoko dute, 238.170 euroko aurrekontutik. Eratsunen, ur-tuboak sartuko dira, askak eginen dira, pista moldatuko da eta paretak eginen dira. Horretarako 59.935 euroko dirulaguntza izanen da, 99.891 euroko aurekontutik. Igantzin, zortzi bide ormigoiztatu eta bidebazterrak txukuntzeko 86.468 euroko dirulaguntza eskuratuko dute, 114.113 euroko aurrekontu batetik. Oitzen, bide bati ormigoia emateko 147.980 euroko laguntza hartuko dute, 246.634 euroko aurrekontu batetik. Saldiasko bide batean ormigoia emanen da 190 metrotan. Horretarako, 15.037 euroko laguntza eskuratuko dute, 25.062 euroko aurrekontu batetik. Sunbillako bide batean ormigoia emateko 59.997 euroko laguntza hartuko dute, 99.996 euroko aurrekontu batetik. Urrotzen, azkenik, 149.652 euroko laguntza hartuko dute bideak ormigoiztatzeko, 249.420 euroko aurrekontu batetik.