Abuztuaren bukaerako eta irailerako, Arkupeak erretiratuen elkarteak, ateraldi batzuk antolatu ditu. Lehenean, hil hunen 31an, Arantzazura joanen dira. Harat ailegatzea, goizeko 11:00etarako aurre ikusten dute. Bertaratu bezain laster aitortzako sakramentua izanen dute eta ondotik 12:00tan, ohitura den bezala meza nagusia. Bazkaltzeko berriz, eguerdiko 14:30tan, Zestoako Arozena jatetxera joanen dira. Tripa ederki betea izanen dutelarik, oinak arintzeko aukera izanen dute. Berriz etxera itzuli baino lehen, 16:30etik 18:30ra iraunen duen dantzaldiaz gozatzen ahalko dute. 18:45an handik abiatuko dira. Ateraldi osoko prezioa, bazkaria barne 30 eurokoa izanen da. Interesatuak daudenak izenak eman beharko dituzte, abuztuaren 18a baino lehen.
Irailaren 14an, Lezora eginen duten ateraldia, gisa berean iraganen da. Goizeko 11:00tan, harat ailegatzean meza izanen dute, lehena euskaraz eta bigarrena ordu bat beranduago erderaz. Bazkaria, Hondarribiko Ardora jatetxean izanen da eguerdiko 14.30tan. Arratsaldeko dantzaldiaren ondotik, 20:00tan etxera itzultzeko abiatuko dira. Ateraldi hunen prezioa ere 30 eurokoa izanen da, eta izenak abuztuaren 23tik irailaren 4ra eman beharko dira.