Uztailean, langabeziak gora egin du gure eskualdean.

ttipi-ttapa 2006ko abu. 11a, 19:19

Bortz hilabetez behera egin ondotik, gure eskualdeko langabeziaren ehunekoak berriz ere gora egin du. Joan den ekainaren bukaeran, 570 ziren Doneztebeko INEMeko bulegoan izena emana zutenak, hilabete bat beranduago berriz 584, hilabete batez %2.5az goitu da. Igoera hori batez ere 25 urte baino gehiago dituzten pertsonetan nabarmendu da. Emakumeei dagokienez, ekaina hondarrean 323 zeuden langabezian, hilabete bat beranduago bertze hamar zenbatzen dira. Gizonetan ere igoera berdintsua izan da. Duela hilabete bat 188 ziren eta orain berriz 196. Gazteetan, hala nola 25 urte baino gutxiago dituztenetan, igoera gutxi nabarmendu da. Emakumetan bertze lagun bat zenbatzen da, denetara 25. Gizon gazteetan berriz, langabeziak behera egin du, hilabete batez 5 lagunek lana aurkitu dute. Hala ere 30 dira lan bila dabiltzanak.

Nekazaritza eta sekulan lan egin ez duten pertsonetan ez ezik, bertze guzietan gora egin du langabeziak. Industrian lana eskatzen dutenak 164 dira, ekaina hondarrean baino bat gehiago, eraikuntzan 46, azken zenbaketan baino 5 gehiago eta zerbitzutan 344, duela hilabete bat baino 21 gehiago. Behera egin dutenetan, aldaketa nabarmenena, sekulan lan egin ez dutenen sailan izan da. Ekainean 31 ziren lana bilatzen zutenak, hilabete bat beranduago berriz 12 gutxiago. Nekazaritzan lan eskaerak behera egin du baina lagun batez besterik ez. Hil honen hasieran arlo horretan lan eske zebiltzanak 11 ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun