Urtero bezala, Xorroxin irratiaren bisita izan dute Landagain eskolan. Aste honetan hiru egunez aritu dira eskolako haur guztiak irrati-esatari lanetan. 11:15etan hasita eguerdirarte, gisa guztietako saioak eskaini dituzte herriko entzuleentzat. Ipuinak, abestiak, lehiaketak, antzerkiak... ingelesez ere hainbat gauza egin dituzte. Bi gonbidatu izan dituzte. Asteartean Gerardo Danboriena usazalea eta ortzegunean Xabier Ariztegi “Santxin” aizkolari gaztea. Irakasleek erran digutenez hagitz ongi joan dira irratiaren hiru egunak. Ikasleek ilusio eta gogo handiz hartzen dituzte urtero.