Hamazazpi urte Usategian

Joseba eta Nerea 2006ko abuztuaren 3a

ttipi-ttapa

Ez da erraxa usazaleen lana. Ordu aunitz eta pazientzia aunitz eskatzen duen lana da. Hagitz lotua. Eguraldi txarra denean gogorra egiten da egun osoa han goian pasatzea. Eta aunitzetan bakarrik, gainera. Hala ere, zailtasunak zailtasun, badira usazale historiko batzuk sekulako urte pila daramatenak lan horretan. Horietako bat da Patxi Elizalde. 1988. urtean hasi zen Usategietan lanean 36 urteko mutil hau, kontatzen duenez “nahiko ustekabean”. Lana ikaragarri gustatzen zaiola aitortzen du eta egun batzuk hagitz gogorrak izaten badira ere, arront gustura aritzen dela. “17 urte egin ditut eta prest nago bertze horrenbertze egiteko ere”. Animo bada Patxi, eta segi hortan!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun