Azaroaren 19an egin zen Doneztebeko Bordatxo dantzalekuan Nafarroako Euskal Kantu txapelketaren finala. Taldeetan Gabari izan zen irabazle eta Aranoko Ansa ahizpak bigarren. Bikoteka, Amets eta Lur Larrazak eskuratu zuten lehen postua eta Iker Villanueva eta Edurne Erreak bigarrena. Azkenik, bakarlarien artean, faborito nagusia, Maider Ansa aranoarra izan zen irabazle, Izaro Saizaren aitzinetik. Bertzelako sariak ere eman zituen epaimahaiak. Txapelketan lehen aldiz parte hartzen zutenei zuzendutako saria Nerea Gonzalez eta Nerea Orejarentzat izan zen. Nortasunaren saria Izaro Saizarrentzat izan zen. Mikel Goñik irabazi zuen sormenaren saria, Gartxot kantuan jarritako sentimentuarengatik saritu zuten eta Intsabalea taldeak talde lanaren saria eskuratu zuen.