Lurraren erakundearekin eta Lapurdi hegoaldeko herri elkargoarekin bat egin du Herriko Etxeak

Franck DOLOSOR 2006ko abu. 3a, 14:57

Segurtamen haundirik gabe baldin bada ere, berriki sortu den Lurraren erakunde publikoan (EPFL) sartzea deliberatu du Herriko Etxeak. Erakunde publikoek sortu duten tresna hunek 4 miliun euroko aurrekondua izanen du lurrak erosteko. Lurren prezioa azkarki goratzen baita, Lapurdi kostaldean eta Baiona inguruan lurren erreserba bat egitea izanen da bere xedea. Gero, lur hauek banatuko dira bizitegiak edo lantegiak eraikitzeko. Auzapezaren ustez, EPFL tresna bat izanen da, behar bada, jendea ohar dadin laster lur jabeek baizik ez dutela etxerik egin ahal izanen Senpere bezalako herrietan. Herriko Etxeak 12000 euro emanen dizkio EPFL egitura berriari. Bi oposizioen ustez, neurri hori berantegi dator, bere aurrekontua ttikiegia izanen da eta ez du indarrik izanen gaurko krisia gelditzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun