Gargero ez da notizia, aldizkari eta telebista guztietan agertu baita, bainan ezin aipatzeaz utzi Elizondoko Ferietako egunean gure eskoletako haurrek eta maistrak hartu zuten ikara. Otsondoko mendatea igaten ari zirelarik autobusa kea ateratzen hasi zen eta gainera fite-ale su hartu ere. Zorionez bai maestrak baita ikasleak ere lasai eta urduritasunik gabe jokatu zuten eta ez zen kalteturik suertatu.