Haize izigarriak Zugarramurdiko eskolako teilak harrotu zituen

Margari eta Koro 2006ko abu. 3a, 14:54
Eskolako haur eta gurasoek haizeak botatako teilak bildu zituzten. Margari eta Koro

Urri hondar aldera ibili ziren haize izigarri haiek fuerte jo zuten gure herri hauetan, baita ondorioak utzi ere. Arbol aunitz eroriak, kartel botaiak (Armua eta Olazelaikoak), bainan makurrena izan da teilatu aunitzetako teilak harrotuta gelditu direla, eta hoietan kaltetuena Zugarramurdiko eskolakoa izan da.

Teilatuaren zati bat erori zen eta bertze zati haundi bat erortzeko arrixkuan gelditu zen (egunak egon ziren haurrak patiora atera gabe). Ondotik zati haundi hori kendu behar izan da, bainan orain bertze arrixku bat gelditu da: lehenbailehen moldatzen ez bada, etorriko diren eurien ura barnera sartuko dela.

Eskolako teilatuaren konponketakin batera, Zugarramurdiko eskolan bertze egin behar batzuk omen daude (txikiendako komunak egokitu, patiora jausteko segurtasun neurriak jarriā€¦) eta guzti horren eske gurasoak joan ziren azaroaren 8an Udalak egin zuen Plenorat. Bilera honetatik gurasoak kontent atera ziren. Eskaera hauek Udalak ere beharrezkoak ikusi dituela iduri du eta lehenbailehen egiteko hitza eman du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun