Aurtengo ehiza denboraldia ez da oso ona izan, leku guztietan bezala. Jendea haserre zegoen, oporrak eskatu eta uso bandorik ez zelakoz pasatzen. Beste urteekin konparatuz eguraldi ederra egin zuen, baina halere usorik pasatzen ez. Normalki, Pilarikako zubia eta gero uso pasa akitzen hasten da, baina aurten urri bukaeran eta azaro hasieran uso bandoak ikusten ziren oraindik. Orain, herriko ehiztariek oilagor eta basurde ehizan aritzeko denboraldia daukate eta aipatu digutenez, basurdeak hiltzen hasiak dira dagoeneko.