Kultur Egunak prestatu ditu Ibintzak abenduko lehen astebururako

Aitor AROTZENA 2006ko abuztuaren 3a

Abenduaren 3an, haur txikiek tailerra eta eskulanak izanen dituzte. Eguerdian, berriz, bazkaria izanen dute. Haurrak ez direnentzat ere hainbat ekitaldi eskainiko dituzte Kultur Egunek. Artxibokoa

Abenduaren 2an Jaione Olazabal eta Jonek kantaldia eskainiko dute

Abenduko zubia ailegatzean Kultur Egunak izaten dira Iturenen, Ibitza kultur taldeak antolatuta. Aurtengoan, abenduaren 2 eta 3an izanen dira. Ortziral arratsean talo jatea eginen da eta gero kantaldia Jaione Olazabal eta Jonekin. Larunbatean, abenduaren 3an, goizeko 11ak aldera, Herriko Etxeko Ganbaran herriko haur txikiek tailerra edo eskulanak izanen dituzte. Bitartean, koxkorragoek herriko plazan ginkana, herri kirolak eta bertze jokoak izanen dituzte. Eguerdian, haurren bazkaria izanen da. Arratsaldean, Gorriti eta bere animaliak etorriko dira, haurrak gozarazteko. Tenore berean, bigarren mus txapelketa jokatuko da. Gauez, urtero bezala, Herriko Ostatuan afaria izanen da. Ondotik kantuan aritzeko eta besta ederra egiteko aukera izanen da, nola ez. Herriko Etxeko Ganbaran erakusketa bat ere zabalduko da Kultur Egunek irauten duten bitartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun