Eskolako futbol zelaiaren moldaketaz eztabaida sortu zen udal batzarrean. EAko Ramon Etxebesteren erranetan, bertze modu batera egin beharko litzateke. «Lehentasunak ezarri behar dira eskolan eta gimnasioaren egoera penagarria ikusita hura moldatu behar zen lehenik. Gainera, kontuan hartuz subentziorik ez dela hartu dirua beharrezkoena den lekuan erabili behar da». Alfredo Zugrramurdik erantzun zion «berak eskatu zuela futbol zelaia moldatzeko memoria». Dirulaguntzei dagokienez, «euro bat ez lortzearen arrazoia bere negoziazio ahalmen eskasa zela» erran zion Zugarramurdik Etxebesteri.