Errekako Eguberrietako saskia

ttipi-ttapa 2006ko abuztuaren 3a

Bertze urtetan bezala, Erreka kirol elkarteko kideek Eguberritako saski paregabea osatu dute. Honen zozketa abenduaren 24an izanen da, igandean, 13:00etan elkartearen egoitzan. Horrela dago osatua saskia: mendi bizikleta, mikrouhin labea, telebista, likuadora, sandwichera, argazki makina, turroiak, urdaiazpikoa, ardoa, likoreak… eta bertze aunitz gauza.

Saski hau egiteko komertzioen laguntza ezinbertzekoa da. Aurten, urtero bezala, hagitz ona izan da hauen jarrera. Erreka Kirol Elkarteak bere esker ona adierazi nahi die lagundu duten guztiei. Eguberrietako saskia hagitz garrantzitsua da elkarteak urte osoan egiten dituen jarduerak finantziatzeko. Boletoak komertzioetan salgai daude dagoeneko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun