Lan istripuen kontrako elkarretaratzea egin zen

ttipi-ttapa 2006ko abuztuaren 3a

Utzitako argazkiak

ELA, LAB, ESK, CGT eta STEE-EILAS sindikatuek elkarretaratzea deitu zuten azaroaren 7an Doneztebeko enplegu bulegoaren atarian, «Gure osasunarekin jokatzen dute. Nahikoa da» lemapean. Azaroaren 3an, Dantxarinean eta Igantzin lan istripuetan hil ziren 19 urteko errumaniarra eta 59 urteko portugaldarraren heriotzak salatu nahi zituzten. Hildakoak etorkinak izatea ez da kasualitatea sindikatuen ustez. Aurten 22 lagun hil dira Nafarroan lanean ari zirela. Iaz hildakoekin alderatuta %275 inguruko igoera izan da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun