Eguraldi txarrarekin haurrek jostatzeko lekua eskatu dute

ttipi-ttapa 2006ko abu. 3a, 14:27

Gaur egungo parkeen zola egokitzea ere nahi dute gurasoek

Eguraldi txarra egiten duenean seme-alabekin jolasteko leku egoki eta estalia eskatuz sinadura bilketa kanpaina hasi dute herriko zenbait gurasok. Gaur egun Intzakardiko parkea eta Bear-Zana pilotalekua dira gehien erabiltzen direnak, baina eguraldi onarekin bakarrik baliatzen ahal dira. Euria edo hotz haundia egiten duenean, elizako gorapea erabili behar izaten da, baina ez da batere erosoa eta karrika ondoan dagoenez, arriskutsua da trafikoarengatik. Sinadura bilketa kanpaina honek ongi egokitutako lokal itxia eskatzen du, 17etatik 19:30ak bitarteko denbora pasatzeko. Bertze aldetik, gaur egun herrian dauden hiru parkeen zola Europako araudira egokitzea ere eskatzen dute, istripu larririk gerta ez dadin. Zola, porlana baino goxoagoa den material berezi batekin estali beharko litzateke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun