Uso sasoia eta uso-jateak

Joseba eta Nerea 2006ko abuztuaren 3a

Usategietan ez dute nahi adina mugimenta izan, ez usazaleek ez ehizturiek. Kopuru hagitz ttikia hartu dute oraindik. Ez da aunitz falta sasoia akabatzeko eta martxa honetan segituz gero bederen, berriz ere balorazio txarra egin beharko dute. Edozein moduz, uso-sasoiaren aitzakian herriko leku aunitzetan egin dira uso-jateak. Aitzakia ederra da koadrilarekin edo familiartean otordu ederra egiteko. Larraburuko jubilatuak adibidez, urteroko ohitura segituz, urriaren 30ean bildu ziren Anttonion bazkaltzera. 50 bat lagun juntatu ziren eta aurte, bideo ikustaldia izan zuten. Arkupeak elkartea sortu zenetik gaur arte omendu dituzten adineko guziak ikusi zituzten bideoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun