Arrakasta polita izan dute aurtengo Kultur Egunek

Joseba eta Nerea 2006ko abu. 3a, 14:19

Jende aunitzek parte hartu du aurtengo Kultur Egunen barrenean antolatutako ekitaldietan. Euskara Batzordeak balorazio positiboa egin du. Mahaingurua izan zen jendearen arreta gehien biztu zuen ekitaldia. Lehenbizikoa izanik, herritar parrasta hurbildu zen Kultur Etxera Donato Larretxea eta Inaxio Errandonea kirolari profesionalen ibilerak aditzera. Aitor Arotzena gidari zutela, solasaldi interesgarria izan zen kirol munduaren egoeraren gainean. Ikustera bildutakoek ere parte hartu zuten mahainguruan. Haurrei eskainitako bi ekitaldiak ere arrakastatsuak izan ziren, ipuin kontalaria eta altxorraren bila jokoa. Azkenik, txaranga-afaria aipatuko dugu, Kukuxtu txarangaren eskutik egin zena. Adin guzietako jendea bildu zen Herriko Ostatuan txaranga honen aitzakian kantuan aritzera. Berandurarte luzatu zen besta eta giro ederrak ez zuen hutsik egin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun