Aulkiak erosoa behar du izan. Hori da lehentasuna. Izan ere, inor ez da luzaz eseriko toki deseroso batean. Behin hori lortuta, ordea, bertze era bateko ezaugarriak eskatzen ditu merkatuak. Horien artean, berezitasuna nabarmendu da azken urteotan. Berezitasuna, batez ere, originaltasunari eta sofistikazioari loturik.
Holakoak dituzue orrialde honetan ageri direnak, aulki originalak eta sofistikatuak..
Materialei dagokionez, berriz, denetik pixka bat:
plastikoa, burdina, zumea. Plastikoak indar handia hartu du azkenaldian, aukera ugari ematen duelako aulkiei forma emateko