Lehenengo enkantea Donamarian eginen dute, abuztuaren 5ean eguerdiko hamabietan. Denetara 71 postu banatuko dira: 11 Golbaien, Uztalakortan 8, Bidakorrin 14, Labeagan 7, Bidasostan 10, Txarutan 7, Ubedon 6 eta Argibelen 8. Kontuan hartu behar da larunbat honetan hartuko diren postuak 4 urtetarako gordeko direla.
Urrotzen abuztuaren 12an izanen da enkantea, eta bortz urtetarako izanen da. Mugakosoro I-en, 4 ehiza postu aterako dituzte enkantera 2.000 eurotan. Mugakosoro IIn, 5 postu jokatuko dira enkantean eta oinarrizko prezioa 12.000 eurokoa izanen da. Bertzelako lekuak ere banatuko dira Urrotzen, Elkarrikoan 8 postu, 7.000 eurotan eta Leugarriko bizkarrean, 6 postu, azken hauen hasierako prezioa, 2.500 euro izanen da.
Etxalarren izaten da enkaterik entzutetsuena. Irailaren 9an izanen da, urtero bezala iralaren lehenengo larunbatean. Denetara 22 ehiza postu banatuko dira, denak Iarmendi mendian. Sarea eta parapetoa dira ospe gehien duten tokiak eta baita garestienak ere. Hala ere urtero egoten dira ezustekoak, eta batzutan ospe guttiago duten posturen bat lortzeko gehiago ordaintzen da.