Bertiz Jaurerriko Natur Parketik Astitz ingurura ateraldia antolatu da azaroaren 22rako. Autobusa 9:00etan aterako da Elizondotik eta 9:15etan Doneztebetik. Ordubete beranduago Astitzera ailegatuko da. Kafea hartu ondotik, bisitarientzat atondu diren Astizko lezeak bisitatuko dira. 13:30etan Astizko aterpean bazkaldu eta arratsaldean Eltson dagoen Ezkurdi erlezaintza museo-etxea bisitatuko da. 18:30etan abiatuko da autobusa bueltan Doneztebe eta Elizondora. Izen ematea azaroaren 13a baino lehen egin behar da Natur Parkaen, 948 592421 telefonora deituz. Bisitaren prezioa 9 eurokoa da eta autobusa eta sarrerak barne daude. Bazkaria aparte ordainduko da eta ordainketa bankuaren bitartez egin.