Dantza latinoen ikastaroa abiatua da dagoeneko. 23 lagun hasi dira maiatza arte luzatuko den ikastaro honetan. Iruñetik etortzen diren Miguel Angel eta Aitziber dira ikastaro honetako irakasle eta hiru erritmo desberdin irakatsiko dituzte: merenge, batxata eta salsa. Astelehen gauetan biltzen dira bederatzi terdietatik hamaikak arte. Oraindik ere izena eman nahi duenak Amaia Apezetxeari erran beharko dio edo entsaioa dutenean frontoira azaldu.