Datorren urtarrila eta otsailerako ateraldi berriak antolatu nahi ditu Ulibeltzak elkarteak: eskiatzera, sagardotegira, bodega bat ikusi eta bertan bazkaldu, eta kostaldera egun pasa . Horretarako datozen egunetan zerrendak jarriko dituzte herriko tabernetan. Nahi duen guztiak edozein ateralditan eman dezake izena, ez da elkarteko bazkide izan beharrik. Izena ematen duten jende kopuruaren arabera erabakiko dira ateraldien datak eta prezioak.
Bestalde, Ulibeltzak mendi taldeak, urtean zehar eguraldi txarrarengatik suspenditutako lau ateraldiak datozen larunbatetan eginen ditu: urriaren 29an Harrikulunkara joan ziren mendizaleak, abenduaren 6an Gorbeara joanen dira, abenduaren 8an Balerdira eta abenduaren 24an Saioara.