Amaia Iraolak Munduko Akordeoi Txapelketan parte hartu du

ttipi-ttapa 2006ko abuztuaren 1a

Utzitako argazkiak

Amaia Iraola doneztebarrak Munduko Akordeoi Txapelketan parte hartu du. Iaz Arrasateko lehiaketa eta aurten Irungo Hiria txapelketa irabazi ondotik, Amaiak «Virtuoso Junior» mailan lehiatzeko aukera izan du Jazzetik Tangora doan programa batekin. Txapelketa honetan parte hartzeko, aitzinetik estatu bakoitzean hautaketa egiten da. Doneztebarraren kasuan, emaitza bikain hauen ondorioz zuzenean hautatu dute. Agorreta Musika Eskolan ikasten du Iñaki Diegez maisuarekin eta gaztea bada ere, dagoeneko ETBrako eta Frantzian, Bretainian eta orain dela gutxi Eskozian jo du, azken honetan Estibalitz Mutuberria, Agorretako bertze akordeolari batekin. Bertze aldetik, joan den ekainean Irungo Gazte Orkestrarekin kontzertua eskaini zuen Irunen eta Munduko txapelketan parte hartu aitzinetik, Doneztebeko elizan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun