Urriaren 13an Landagian eskolako gurasoak bildu ziren, urteroko batzarra egiteko eta bertzeak bertze, junta berritzeko. Aurten bi dira batzordetik atera diren gurasoak, eta beraz, bi berri sartu dira. Ateri direnak Inma Garcia, orain arte lehendakaria zena eta Karmele Indaburu dira. Eta sartu direnak, berriz, Ana Mari Indaburu, lehendakaria, eta Arantxa Perugorria, lehendakari ordea. Hauetaz gain, Maria Jesus Torres idazkari lana egiten duena, Angela Torres diruzaina eta Ageda Goienetxe eskolako kontseiluko ordezkaria dira junta osatzen dutenak.