Ameriketan artzai ibilitakoen besta-egunaren asmoa aurkeztu dute Etxalarren

Xan Harriague 2006ko abuztuaren 4a

Bortziriak, Malerreka eta Baztandik Ameriketara joan behar izan zuten artzainekin topaketa egin nahi da urriaren 22an Lesakan. Hori prestatzeko, informazio bilkurak egiten ari dira herriz herri.

Duela hilabete bat eman zuten antolatzaileek egitasmo horren berri. Geroztik, Beran eta Igantzin egon dira eta, astelehenean, uztailak 31, gauza bera egin dute Etxalarko 15 bat artzainekin kultur etxean egin bilkuran.

Laura Igantzi, Lesakako zinegotzia, Jesus Goldaratz Doneztebeko apaiza eta Santiago Mitxelena Etxalarko arduradunak proiektuaren berri eman dute, eta bidenabar, urriaren 22an Lesakan eginen den Artzainen Bilkurara deitzeko baliatu dute prentsa agerraldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun