Ehizari buruzko XIII. Jardunaldi Gastronomikoak hasiak dira

ttipi-ttapa 2006ko abu. 1a, 14:12
Margari Aizpururen «Suzko argia» margolana agertuko da ehiza menuetan Utzitako argazkiak

Hamabi jatetxek parte hartzen dute

Urriaren 29tik azaroaren 27ra egiten ari dira Bertizko Partzuergo Turistikoak antolatzen dituen Ehizari buruzko hamahirugarren jardunaldi gastronomikoak. Aitzineko urteetan bezala, menuak ekarriko dituen karpeten azala eskualdeko margolari batek egin du. Aurtengoan, Zigako Margari Aizpururen «Suzko argia» margolana izanen da ikusgai.

kualdeko hamabi jatetxek, ohiko zerbitzuaz gain, ehizako gaiekin prestatutako menu bereziak ere eskaintzen dituzte. Almandozko Beola jatetxea, Arantzako Aterpe eta Burlada, Berako Zalain, Donamariako Benta, Doneztebeko Ameztia, Elgorriagako Hilarion, Elizondoko Eskisaroi, Igantziko Igantzi eta La Villa eta Lesakako Kasino eta Koxkonta jatetxeak izanen dira aurten ehizari buruzko jardunaldi hauetan parte hartuko dutenak, 16,50 eta 30 euro arteko menuekin (BEZ eta edaria kanpo). Bertze urteetan bezala, bortz bikoterendako bazkariak zozketatuko dira. Horretarako, menuarekin aurkezten den galdetegia erantzun beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun