Dirulaguntza eskasak salatu dituzte ikastetxe publikoek

ttipi-ttapa 2006ko uztailaren 31

Nafarroako Gobernuak irakaskuntza publikora bideratzen duen diru exkaxa salatzeko eta hobekuntzak bideratzeko plataforma osatu zuten udaberrian hainbat sindikatok eta Herrikoak Guraso Elkarteen Federazioak. Plataforma honek aurrekontuei buruzko txostena prestatu zuen eta alderdi politikoei aurkeztu zien Parlamentuan egin zuten agerraldi publiko batean. Baztan, Malerreka eta Bortzirietako bizilagunei honen berri emateko Plataforma honek batzarra egin zuen abenduaren 13an Beran.

Batzarrean onartu zenez, 2006rako aurrekontua haunditu da, baina aldi berean haunditze hori fiktizioa dela adierazi zuten, azken urteotan etengabe eman diren murrizketa eta izozketen ondotik izan delako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun