Eguberriak heldu dira

Arkaitz MINDEGIA 2006ko uztailaren 31

Eguberriak iada hemen ditugu eta nola ez Iturenen ere olentzerorekin karrikaz karrika ibiltzen dira, baita Aurtizen ere. Azkeneko aste hauetan elkartean bildu eta entsaiatzen fuerte ibili dira gaztetxoak. Baina ez da honekin dena bukatzen, errege bezperan ere besta izaten da, atsaldean herriko umeak herrian barna hor ibiltzen dira joareak jotzen eta arratsean Ituren eta Aurtizen herri afaria eginen da. Gero, iñauteriak hurbil ditugunez eta aspaldiko ohiturari eutsiz, gauerdian joareen soinua karriketan entzun ahal izanen da gau osoan.

Zorionak eta Urte Berri On denei

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun