Giro ederrean joan ziren aurten ere Kultur Egunak

Arkaitz MINDEGIA 2006ko uztailaren 31

Iturengo Kultur Egunak denentzat irekiak baldin badaude ere, ttikienek ederki pasatzen dutela ezin ukatu: jokuak, herri kirolak, tailerrak eta Gorriti eta bere animaliekin gozatu ondotik, Herriko Etxe

Ibintza kultur taldeak prestatutako egitarau zabalari ongi erantzun zioten herritarrek

Hagitz giro onean joan dira Ibintza kultur taldeak antolatu zituen Kultur Egunak. Lehen egunetik azkeneraino arrakasta haundia izan zuten; talo jatea eta kantaldia (Jaione Olazabal eta Jon), haurrendako jokuak (herri-kirolak, jolas zaharrak, tailerrak eta Gorriti eta bere animaliak) eta herri afaria herriko bi trikitilarik girotu zuten. Hori gutti baldin bazen, errege bezpera eta iñauteriak gainean ditugula, hogei bat lagunek joareak ere jarri zituzten. Azken eguna lasaiagoa izan zen, baina baita ikusgarriena ere. Arratsaldeko 5:30etan herriko etxeko ganbaran, herriko jendeak utzitako argazki zaharren erakustaldia izan zen eta bertze aldetik Andres Iñigo herriko euskaltzainak hitzaldia eman zuen “Ituren joan dela 600 urte” gaitzat hartuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun