Aurreko aleetan hainbat ikastaroren berri eman badizuegu ere, badago ikastaro bat aspaldiko urteetan egiten dena eta oraindik aipatu ez duguna: trikitixa eta panderetaz ari gara, noski. Aurtengoan hamar gaztetxo ari dira bi musika tresna hauek ikasten, Ainara Mindegiaren eskutik. Olentzeroren ibilaldian gaztetxo hauek trikitixa eta pandereta joz ibiliko dira.