Abenduaren 24an, bertze hainbat herrietan bezala, Eguberrietako kantak abestuz herrian barna ibilaldia eginen da. 14:30etan hasiko dira Beheko Eskolatik. Itzulia akitzerakoan, berendua izanen da Ulibeltzak elkartean.
Bertzalde, aspaldiko ohiturari eutsiz, abenduaren 25ean herriko mutil gazteak herrian barna eskean ibiliko dira akordiolari baten laguntzaz. 17:00etan bilduko dira Fonda Ostatuan eta herriko itzulia akitu ondotik, Itturburu ostatuan afaldu eta baserrietan eskean ibiliz pasatuko dute arratsa.