Aldalurko Beñat Maia eta Izargiko Aitor Danboriena txapeldun izan ziren joan den azaroaren 27an Bortzirietako V. eskuz binakako Pilota Txapelketan. Arantzan jokatu ziren txapelketa honetako kategoria desberdinetako finalak eta herriko bi pilotari gazteak irabazle izan ziren kimuak B mailan. Beñat eta Aitorrekin batera, Gure Itzalako Ibai Gallardon ere aritu zen txapelketa honetan, hirukotea osatuz. Finalean jokatu ez bazuen ere, hiruen meritua izan da txapel hau herrira ekartzea. Finala oiartzuarren kontra jokatu zuten eta 18 eta 12 irabazi zieten Aitor eta Beñatek.