Iaz baino amuarrain gehiago

Xan Harriague 2006ko ira. 25a, 10:53
Heldu diren urteetan gorakada konfirmatzen bada, eskualdeko arrantzaleek Amu arrainak ateratzeko aukera gehiago izanen dute Utzitako argazkiak

Egoera adierrazgarria baino gehiago, esperantza sortzen duten datuak dira

Iazko amuarrain neurketak oso ezkorrak izan ziren. 2003an 1.200 gazte hektarako zenbatu bazituzten, ondoko urtean 1.000 baino guttiago ziren. Aurten idortearengatik arrantzale guziek oraindik makurrago izan zela pentsatzen bazuten ere, azkenean amuarrain gazteen kopuruak 10 eta 21 cm. artekoak gora egin du. Herrialde ososari dagokionez hektarako 1.120 zenbatu dituzte, joan den urtean baino %14,6 gehiago. Datu horiek esperantza pixka bat sorrarazten badute ere 2005garren urtean amuarrainen kimuak eta helduak behera egin dute. Lehenen kopurua %3,1 jautsi da. Iaz hektarerako 1.795 zenbatu baziren aurten 1.739 besterik ez dira izan. Helduen kasuan berriz %6,1 behera egin du. 2004garren urtean hektarerako 261 neurtu ziren, 2005ean 16 guttiago, 245. Orohar amuarrainen kopurua %1 igo da. Ez da kasik ezer, baina behintzat azken urteetako erortzea gelditu egin da. Hori dela eta, arrantzaleen elkarteek aginteak animatu dituzte ingurumenaren zaintzeko eramaten dituzten ekimenetan segitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun