IRITZIA
Juan Cruz Iriarte
Momentu huntan nahiko triste ikusten dut. Salmenta txarrak dira. Etorkizun onik ez diot ikusten. Turistikoki behar bada, Horretan ere inbertitu beharko zen, bideak eta lekuak garbitzen, paseo batzuk antolatzen. Hala ere, gehien kezkatzen nauena suteen asuntoa da. Diru eta laguntza gehiago beharko ditugu.
Bixente Gelbenzu
Oihana, industria gisa, arras gaizki ikusten dut. Turismoa ez dakit, ongi ausnartu beharko dugu. Egia da saltokientzat landetxeentzat e.a… arras ona dela. Baina guk Udalekin batera diruiturri berri batzuk aurkitu beharko ditugu gure ardura den oihana artatzeko. Indar hori ez badugu egiten, sute arriskuak handituko dira.
Alejo Martikorena
Latz ikusten dut oihangintza. Erran nahi dut hortik bizitzeko. Turismoaren aldetik berriz diru sarrera gutti dira. Egoera gaur egun baino okerrago ezin da izan, beraz, gora baizik ez dugu egiten ahal.Hala ere, hemengo saltzaileentzat konplikatua izanen da, Europa ekialdetik etortzen den egurrarekin lehiatzea.