Lau lagun omendu ditu Larraburua Jubilatu Elkarteak laurogei urte betetzeagatik

Joseba eta Nerea 2006ko uztailaren 31

Eugenio, Elisa, Leon eta Prudentzio, oroigarriak hartu ondotik. Utzitako argazkiak

Urtero bezala, 80 urte bete dituzten etxalartarrak omendi ditu Larraburua jubilatu elkarteak. Ohitura segituz, Xabierko San Frantzisko eguna aukeratu zuten omenduei besta ttiki bat antolatzeko. Mezarekin hasi zuten eguna. Aurten hil diren bazkideak oroitu eta euren aldeko elizkizuna egin zuten. Ondotik, Larraburua elkartean bildu ziren bazkari ederraren bueltan. 65 bat lagun elkartu ziren denetara. 16:00ak aldera omenaldi-besta hasi zuten. Hauek izan ziren aurten omendutakoak: Anai Etxeko Eugenio Santesteban, Larrabetako Leon Goienetxe, Maieneako Elisa Indaburu eta Etxeberriko Bordako Prudentzio Arburua. Lore sortak eta plakak hartu zituzten oroigarri gisa eguneko lau protagonistek. Besta ongi akabatzeko, Ramontxo akordeoilariarekin dantzaldia izan zuten. Animatuenak berandurarte ibili ziren dantzan eta gainerakoak lasai ederran jarrita pasatu zituzten orduak elkarrekin solasean. Giro ederrak ez zuen hutsik egin. Lerro hauen bidez ere hartu gure zorionik beroenak Eugenio, Leon, Elisa eta Prudentzio!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun